email

         

123 Street Avenue, City Town, 99999

(123) 555-6789

email@address.com

 

You can set your address, phone number, email and site description in the settings tab.
Link to read me page with more information.

PROIEKTUAK

 

Elena Yaqubee, Alemanian bizi den emakume eta abeslari afganiarra.

ERREALITATE MIGRATZAILEAK EZAGUTZEN PODCAST-A

Errealitate Migratzaileak Ezagutzen podcastak Oñatin (Gipuzkoa, Euskal Herria) bizi diren pertsona errefuxiatu eta migratzaileen ahotsak euskaraz (itzulita) eta gazteleraz (ahots originalak) jasotzen ditu. Bertan, pertsona migratzaileen errealitateak partekatuko dira lehenengo pertsonan, beraiek bizitako esperientzietan oinarrituta, eta genero-ikuspegi batetik. Migrazio-prozesuetan pairatzen diren giza eskubideen urraketari buruz ere hitz egingo digute.

Podcast hau EREI Elkartasunerako Elkarteak ekoitzi du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oñatiko Udalaren finantzaketari esker, eta Oñati Irratiaren laguntzarekin.

 

ERBESTEAN DAUDEN EMAKUME AFGANIARREN AHOTSAK

Europako harrera-herrialde nagusia den Alemanian bizi diren emakume afganiarrak protagonista dituzten lau bideo aurkezten ditugu. Bideo hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzaren kofinanziazioaren bitartez egin ditugu.

 

ASILO-PROZESUAREN ERRONKAK EUROPAKO HARRERA-HERRIALDE NAGUSIETAN: JATORRIA ETA ERANTZUNAK

Europako harrera-herrialde nagusietako, hots, Alemania eta Frantziako, errealitate migratzaileak aztertu ditugu pertsona migratuei egindako elkarrizketa pertsonalen bitartez, lehenengo pertsonan eta genero ikuspuntu eta ikuspuntu global batetik. Herrialde hauetan pertsona migratuek dituzten erronkak ikusarazteaz gain, jatorrizko herrialdeen errealitatea eta erronkei aurre egiteko sortzen diren aktibismo eta proiektuak ezagutaraztea da ikerketaren helburua. Lan hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren kofinantzazioaren bitartez eraman dugu aurrera.

 

Erretako Moria kanpamentuan, Lesbos. Argazkia: Daniel John.

LEHENENGO PERTSONAN

Espazio hau prozesu migratzailean dauden pertsonek lehenengo pertsonan bizi duten errealitateari buruz elkarbanatu nahi dutena jasotzeko txoko ireki bat da.

Nahi dutena, desio duten eran adierazteko espazio irekia.

 

GREZIAKO ERREALITATE MIGRATZAILEAK

Greziako errealitate migratzaileak lehenengo pertsonan eta genero-ikuspegi batetik ezagutu eta ikusarazteko helburuarekin ikerketa lan bat burutu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzaren kofinanziazioaren bitartez. 2022ko otsaila eta martxoan aurrera eramandako ikerketa lan honen emaitzak aldizkari batean bildu eta argitaratu ditugu.

 
Oñatiko Txantxiku Ikastolan. Argazkia: Egoitz Atxaga.

Oñatiko Txantxiku Ikastolan. Argazkia: Egoitz Atxaga.

ESKOLETAN

EREI gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuetan lanean ari da eskoletan, Europako mugetan aurkitzen diren beste GKE batzuekin elkarlanean. Zuzeneko online konexioak egiten ditugu Europako mugetan harrapaturik dauden pertsonekin eta bertan lanean ari diren GKE-ekin, ikasleek pertsona errefuxiatu eta migratzaileen errealitatea ezagutzeko aukera izan dezaten.

Zure eskolan era honetako ekintza bat antolatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:

 

Bertan podcast-ak ingelesez eta farsiz entzuteko aukera izango duzu.

PODCAST-ak LESBOSETIK

Latitude Adjustment Podcast Academy proiektuarekin elkarlanean, Lesbos-en bizi diren pertsona errefuxiatuek lehenengo pertsonan kontatutako istorioen podcast-ak euskara eta gaztelaniara itzuli eta hizkuntza hauetan grabatzen ari gara, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzaren bitartez eta Oñati Irratiaren babesarekin.

Latitude Adjustment Podcast eta EREI-ren arteko elkarlan honek lau atal euskaraz eta lau gaztelaniaz eskainiko ditu.