PAKISTAN: TITULARRETATIK HARATAGO. Ezagutu nazio gazte baten historia, kultura eta nortasuna. SHAZIA MARYAM-en eskutik.
EREI
Zer datorkizu burura «Pakistan» hitza entzutean? Pertsona askorentzat, albisteen titularrek zehazten dute erantzuna. Hala ere, titular horien atzean munduko zibilizazio zaharrenetako bat duen herrialde bat dago, independentziarako bide berezia, kultura-aniztasun aberatsa, paisaia ikaragarriak eta 259 milioi pertsonatik gorako biztanleria erresilientea dituena.
Hitzaldi honek Pakistan esploratzera gonbidatzen zaitu, bere historiaren, kulturaren, erronken eta eguneroko bizitzaren bitartez.
Uztailaren 6an, astelehena, 18:00etan, Oñatiko Emakumion Etxian.
Shazia Pakistangoa da, munduko mendi altuenetarikoak dauden Baltistan eskualdekoa, eta master bikoitza du Enpresen Administrazioan eta Genero eta Emakume Ikasketetan.
Hitzaldi hau EREI Elkartasunerako Elkarteak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioarekin.